2016ko 3. KONTSEILUA

3. eta 2016ko azkenengo kontseilua ospatu du Aiaraldeko euskalgintza Kontseiluak.. Amurrioko Zaraobe Institutuko aretoan elkartu ziren 34 kide, aurreko ostiralean, urriaren 14an.

Kontseiluaren funtsa 2016 urterako plangintzan adostutako proiektuak izan ziren, azkenengo berriak jaso baitzuten ere.

Urrezko makila
Urriaren 1ean, ohore handiz Urrezko Makila jaso zuen Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak. Ekitaldi xumea, laburra eta oso antolatuta izan zen. Hara bertaratu ziren Laudioko kontseilukide gehienak, bertsolariak, aurreskularia, kantariak eta kontseilua begiko duten hainbat pertsona.
Urrezko makila Laudioko ikastetxez ikastetxe pasako dute, ikasleek eta haien familiek euskarak duen garrantziaz arduratzeko.

Udako Kanpaina
Udaran herriz herri ibili da Kontseilua puxikak eta pegatinak banatuz “Jaietan Euskara ari du” lemapean.
Bi helburu zituen Kontseiluak Udako kanpaina hau burutu zuenean: Aiaraldeko biztanleria jaioberria den Kontseilua ezagutzea eta euskararen erabilera sustatzea.
Udako kanpainako agerraldi guztietan, Arrankudiagan izan ezik, kontseiluak Buruhandi Mitologikoen laguntza izan du. Buruhandi hauek bat egiten dute kontseiluak duen jarrerarekin: euskaldunak dira eta ez dute inor astintzen.

Aiaraldeko Euskararen Agenda
Azarotik aurrera, Aiaraldean egiten diren euskarazko ekitaldien berri hamabost egunero jasotzeko aukera emango die Kontseiluak, harpidedun guztiei.
Harpidedun izateko, ALTA hitza bidali behar da agenda@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbide elektronikora edota 688 86 29 49 telefono zenbakira.
Edonork bidali dezake euskarazko ekitaldien berri agenda@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidera.

Euskararen Nazioarteko eguna denok elkarrekin aldarrikatu
Abenduaren 3an denok Amurrion elkartuko dira Euskararen Eguna elkarrekin aldarrikatzeko. Jai giroan konpartituko dituzte euskararekiko maitasunez hartuko dituzten konpromisoak.
Ibilbide eta garraio ezberdinak (oinez, bizikletaz, patinez, autoz, trenez,…) erabiliko dituzte Amurriora heltzeko, haize-errota eskuan eramango dute norbanako konpromisoarekin, denok batera dantza eta kanta egingo dute konpromisok jakinaraziz…
Abenduaren 3an dena prest egoteko lan handia egingo dute aurreko egunetan.
Eta Abenduaren 3tik aurrera konpromisoei jarraipena egingo diete Aiaraldea Euskaldun lortu arte

Gogoeta Foroak
Kontseiluaren helburuak adostu eta finkatu nahian, Abenduaren 29an, Amurrioko El Reforren, Gogoeta Foroak antolatuko dituzte. Irekiak izango dira.
Kontseilukide guztien artean hurrengo urteetako plangintza estrategikoaren definizioa egitea du helburu: aurtengo gauzatutako proiektuak eskarmentu bezala hartu, beste herrietako ekimenak eredutzat hartu eta Aiaraldea Euskaldun izateko ezinbestekoak diren ekintzak, lanak, …. argitzea da helburua.

Oso laburbilduta, hauexek dira kontseiluan landu ziren gairik inportanteenak.

Kontseilua ondo bukatzeko, Aiaraldeko produktuak dastatzeko aukera izan zuten.

img-20161014-wa0003

 

 

%d bloggers like this: