AIARALDEKO EUSKARAREN AGENDA

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak Euskararen Agenda martxan jarri du.

Airaldean euskaraz egiten diren ekitaldien berri emateaz gain, Aiaraldeko Euskararen Agenda, eskualdeko bilgunea eta lokarria izatea nahi dugu, eta bide batez, Aiaraldean euskararen alde lanean aritzen den sarea identifikatu eta indartzu. Agendari esker euskaraz bizitzeko dauden aukerak agerian jarriko ditugu.

Azarotik aurrea, Euskararen Agendak Aiaraldean EUSKARAZ egingo diren ekitaldi guztien berri emango du hamabost egunero.

Oso erraza izango da Agenda eskuratzea: nahikoa da ALTA hitza agenda@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbide elektronikora bidaltzearekin edota 688 86 29 49 telefono zenbakira.

Agenda denon artean elikatuko dugu, gure ekitaldien berri emanez. Horretarako hurrengo linkan agertzen den galdetegia betez: https://goo.gl/forms/sQ7p9q8ovS33ndrE3

Aiaraldean Euskara ari du!

ek_harpidetza_kartela_web

%d bloggers like this: