Udako kanpaina bukatu dugu!

Jaietan euskara ari du kanpainari, amaiera eman genion azaroaren 12an, Zolloko gazteen artean.

Orain dela hiru hilabete, abuztuaren 10ean Luiaondon abiatu genuen kanpainak, bi helburu zituen: kontseilua ezagutaraztea eta jendea euskara erabiltzera animatzea jai giroan.

Aiaraldeko bederatzi udalerrietan egon gara, guztietan harrera ezin hobea izan dugu eta gure ikurra ikusgai egon da, hainbat komunikabideetan agertu da, eta sare sozialak dantzan jarri ditu.

Amurrio, Laudio, Arrankudiaga, Okondo, Artziniega, Urduña, Orozko eta Baranbio bisitatu ditugu gure pegatinak eta puxikak banatuz. Buruhandi mitologikoak lagundu gaituzte, haien filosofia bat egiten baitu gurearekin: ez dute umeak jotzen eta euskaraz aritzen dira beti.

Zollora, euripean eta tenperatura hotzarekin heldu ginen, udara aspaldin pasa baita, baina gure mezuak bizirik jarraitzen du: “Jaietan euskara ari du”

Guztira 3000 puxika eta 5000 pegatina banatu ditugu.

Beraz lehenengo helburua ia bere osotasunean lortu dugu: aiaraldeak kontseilua ezagutu du.

Eta bigarrena? Jaietan, egoera erlaxatu eta alaian, jendea euskaraz aritzera animatu dugu? Euskararen erabilera gora egin du jaietan?

Bigarren helburu honen lorpenak neurtzea zailagoa da, baina kanpaina honekin eta martxan dauden beste kanpainarekin batera euskararen erabilera Aiaraldean gora egingo duela ziur gaude.

Kanpaina hau gauzatzen jende askok parte hartu du: kanpaina burutu, lema aukeratu, materiala diseinatu eta eskuratu, baimenak eskatu, txoferrarena egin, ateak ireki eta itxi, buruhandiak jantzi, materiala prestatu eta banatu, argazkiak atera, mezua zabaldu,…

img-20161112-wa0011Laguntzaile asko izan ditugu, mila esker guztiei.

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/143113329@N08/albums/72157676594737025

%d bloggers like this: