30 EGUN EUSKARAZ AIARALDEAN! 1.000 AHOBIZI ETA 5.000 BELARRIPREST ARMAIRUTIK ATERATZEKO PREST!
Iazko euskararen egunaren bueltan aktibatu genuen euskararekiko konpromiso dinamikari jarraipena ematea erabaki dugu aurten. “Aiaraldea euskaldun” lelopean 2016an egindako dinamikak aurten segida izango du beraz, baina aurten, eskualdeko 9 udalerrietan zabalduko den dinamikan konpromiso oso zehatza eskatuko zaie Aiaraldeko herritarrei: 7 egunez euskaraz bizitzeko konpromisoa hain zuzen ere. HELBURUA Aurtengo herri-erronkaren helburu nagusiak hauek dira: […]