2021a barrura begirako urtea da Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluan. Bisortze prozesu batean murgilduta gaude; orain artekoa baloratu, bide berriak bilatu, komunikazioa indartu,…. 2022an eraberrituta plazara itzultzeko!
Gure kide eta bazkideekin banan banako bilerak egiten bukatzen ari gara. 44 eragilek osatzen dute egun Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua. Erronda aberasgarria izaten ari da eta laster ondorioen berri jakingo dute gure kideek.
Instituzioekin elkarlanean jarraitzen dugu. 9 Udalerri eta Aiarako Kuadrillarekin ditugun elkarlanerako hitzarmenak berritzen ari gara. Eskualdeko 5 euskara teknikariekin banaka bildu gara eta maiatzean Euskara Teknikarien Mahaia martxan jarriko dugu. Bai We Can kanpainaren jarraipena egiteko lan-mahaiak deitzen ari gara jada, euskararen normalkuntzan Udaletatik eragiten jarraitzeko.
Barrura begira, 2022-2026 Plan Estrategikoa osatzea dugu erronka, 2022an elkartea etapa berri batean kokatuko duena. Elkarteko Talde Eragilea lanean darrai, urteko plangintza gidari. Laster gure kideek esku artean dugunaren berri izango dute. Ekarpenak egiteko bideak irekiko ditugu elkarrekin marraztu dezagun etapa berri eta ilusionagarri hau.
Birsortze bidean, lanera batu!