Hedabideen aurrean aurkeztu dugu Gurasoleku, eskola zuzendarien babesaz
Prentsa oharra: labur.eus/gurasoleku_prentsa_oharra Esku-orria: https://labur.eus/gurasoleku_Amurrio Izen ematea urriaren 5a arte, Amurrioko lehen eta haur hezkuntzako eskoletan eta haur-eskoletan.
Batu Gurasolekura
Amurrioko Haurreskola eta Eskola guztiek bat egin dute Gurasolekurekin. 0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatu nahi du egitasmoak. Eskola eta Haurreskoletako zuzendaritzei aurkeztu ostean, irakasle tutoreekin formazio saioak egin ditugu azken astean. Orain gurasoekin motibazio saioa eta proiektuaren aurkezpena egingo dugu. Proiektua ezagutarazteko honako bideoa jarri dugu sarean, esku-orria berriz https://labur.eus/gurasoleku_Amurrio estekan […]
Egitasmo berria abian
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua birsortze prozesu betean darama azken hilabeteak, abenduan borobilduko dena. Barrura begirako lanketa horretan buru belarri izanagatik ere, ez diogu zenbait lan ildo estrategikotan ekimenak gauzatzeari uko egin izan ahal. Instituzioen alorrean Bai We Can aktibatu badugu, hezkuntza arloan proiektu berria dakargu: Gurasoleku. 0-5 urte bitarteko haurrak dituzten familien baitan euskararen transmisioa bultzatzea […]
Bai We Can: konpromisoak betetzeko garaia
2019an alde biko kanpaina egin genuen: herritarrak mobilizatuz eta politikariak interpelatuz. Ez we can´t egoeratik Bai we can-era pasaz. Eskualdeko 25 talde politikok euskararen normalkuntzan aurrera egiteko konpromisoak sinatu zituzten. Azken hilabeteetan, ekimenaren bigarren fasea aktibatu dugu, herriz-herri jarraipen mahaiak deituz. Udal agintariekin eta alderdi politiko sinatzaileekin konpromisoak birpasatu eta egoeraren diagnosia egitearekin batera, aurrera egiteko […]
Birsortze bidean lanean
2021a barrura begirako urtea da Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluan. Bisortze prozesu batean murgilduta gaude; orain artekoa baloratu, bide berriak bilatu, komunikazioa indartu,…. 2022an eraberrituta plazara itzultzeko! Gure kide eta bazkideekin banan banako bilerak egiten bukatzen ari gara. 44 eragilek osatzen dute egun Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua. Erronda aberasgarria izaten ari da eta laster ondorioen berri jakingo dute […]