Hizkuntza irizpideak, gure herriko jaietan
Aiaraldeara indartsu itzuli dira herriko jaiak. Bi urteko parentesiaren ostean ohiko bidetik dira berriz festak gurean. Jada, besteak beste, Aiarako San Prudentzio eta Amurrioko San Jose auzoko jaiak ospatu dira eta orain, azken txanpan dira Urduñako Otxomaioak. Jaiak sozializaziorako aukera aparta dira; kultur eztanda bat. Denboraldia ireki berri den honetan, gogoeta egiteko aukera paregabea dugu. […]