Bi dinamizatzaile Euskaraldia Aiaraldean zabaltzeko
Aurten bueltan da Euskaraldia, hizkuntz ohituretan aldaketa bultzatzea xede duen ariketa soziala. Euskaraldia babestu eta eskualdean ekimena garatzeko ekarpena egin nahi du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Horretarako, bi dinamizatzaile ditugu jada lanean: Enara Meaza orozkoarra eta Aitziber Gardeazabal laudiarra. Dinamizatzaileak elkarlanean arituko dira herrietako batzordeekin, gure elkarteak Euskaraldirako dituen baliabideak haiekin partekatuz. Sinergiak bilatuko dituzte Udal […]