Bigarren urtez martxan da Amurrion Gurasoleku
0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatzeko programa, iaz abiatu genuen Amurrion. Aurten ere, amurriar familiek aukera dute programa honetan parte hartzeko. Horretarako AEK, Berbalagun programa eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua elkarlanean ari gara eskuz-esku. Berriro ere, Amurrioko eskola eta haurreskola guztiek bat egin dute egitasmoarekin: Tipi-tapa eta Tantaka haurreskolak, Zabaleko ikastetxea, Amaurre, Aresketa Ikastola eta Mendiko eskola. […]