Abian da Aiaraldeko Hezkuntza Foroa, eskualdeko ikastetxeen elkarlanerako topagunea
Aiara, Amurrio, Arrankudiaga, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduñako ikastetxeek, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren eskutik, elkarlan eta topagunerako tresna iraunkor bat sortu dute: Aiaraldeko Hezkuntza Foroa. Elkar-ezagutza, esperientzia trukaketa, gogoeta partekatu eta proiektu berrien eraikuntza bultzatzeko xedea du foroak. Ekainaren 23an foroa ezaugarritu eta helburu zehatzak jarri ostean, urriaren 4an bigarren bilerarekin abiatu da Aiaraldeko Hezkuntza […]