Abenduaren 3an publiko guztientzako egitaraua Arakaldon
Aiaraldeko Euskararen Eguna goizean goiz hasiko gara ospatzen Mendi martxa batekin. Bi ibilbide izango ditu aukeran Mantxinkorta mendi taldeak prestatuta. 8:30etan Arakaldoko plazatik 11 kilometrokoa abiatuko da, Untzueta igoko duena. 9:00etan familia guztiarentzako modukoa izango da, 5 kilometro Arakaldoko inguruak ezagutuz eta bertako ur jauzia bisitatuz. Bi ibilbideak 11etan bukatuko dira Arakaldoko plazan hamaiketako batekin. […]