Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Abian da Aiaraldeko Hezkuntza Foroa, eskualdeko ikastetxeen elkarlanerako topagunea

Abian da Aiaraldeko Hezkuntza Foroa, eskualdeko ikastetxeen elkarlanerako topagunea

Aiara, Amurrio, Arrankudiaga, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduñako ikastetxeek, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren eskutik, elkarlan eta topagunerako tresna iraunkor bat sortu dute: Aiaraldeko Hezkuntza Foroa. Elkar-ezagutza, esperientzia trukaketa, gogoeta partekatu eta proiektu berrien eraikuntza bultzatzeko xedea du foroak. Ekainaren 23an foroa ezaugarritu eta helburu zehatzak jarri ostean, urriaren 4an bigarren bilerarekin abiatu da Aiaraldeko Hezkuntza […]

Laudioko ikastetxe guztien babesarekin aurkeztu da Gurasoleku

Laudioko ikastetxe guztien babesarekin aurkeztu da Gurasoleku

Laudioko Kasinoan aurkeztu genuen atzo, irailak 28, Gurasoleku ekimena, herriko haurreskola eta eskola guztien babesarekin. Amurrion iaz abiatu eta aurten Laudiora ere zabaldu dugu programa. Ikastetxeetako zuzendariak eta euskara teknikaria ondoan izan genituen egitasmoaren sustatzaileok: Laudioko AEK, Berbalagun, Udal Euskaltegia eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. 0-5 urte bitarteko familiei zuzendutako eskaintza aurkezteaz gain “euskara denok interpelatzen […]

Bigarren urtez martxan da Amurrion Gurasoleku

Bigarren urtez martxan da Amurrion Gurasoleku

0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatzeko programa, iaz abiatu genuen Amurrion. Aurten ere, amurriar familiek aukera dute programa honetan parte hartzeko. Horretarako AEK, Berbalagun programa eta  Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua elkarlanean ari gara eskuz-esku. Berriro ere, Amurrioko eskola eta haurreskola guztiek bat egin dute egitasmoarekin: Tipi-tapa eta Tantaka haurreskolak, Zabaleko ikastetxea, Amaurre, Aresketa Ikastola eta Mendiko eskola. […]

Euskaraldia Aiaraldeko entitateen aurrean aurkeztu zen atzo

Euskaraldia Aiaraldeko entitateen aurrean aurkeztu zen atzo

Topagunearen eskutik Aiaraldeko entitateentzako Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia egin zen atzo Faktorian. Topaguneko arduradunek aurtengo edizioaren nondik norakoak azaldu ziren eragile ezberdinen aurrean. Bertan izan ginen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko zenbait kide eta eskualdeko bi dinamizatzaileak. Ekitaldia hemen duzue ikusgai: Informazio gehiagorako: Amurrio, Aiara, Artziniega, Okondo, Laudio: aiaraldea_euskaraldian@ni.eus tlf. 747434496 (Aitziber) Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Orozko, Urduñan, Areta: euskaraldia_aiaraldean@ni.eus tlf. […]

Laudiora iritsi da Gurasoleku

Laudiora iritsi da Gurasoleku

0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatzeko programa aurrenekoz burutzen ari da Laudion. Horretarako AEK, Berbalagun programa eta Laudioko Udal Euskaltegiak indarrak batu dituzte Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin batera ekimen hau aurrera eramateko. Laudioko eskola eta haurreskola guztietako zuzendaritzei aurkeztu ostean, guztiek bat egin dute egitasmoarekin. Aretako Fabian Legorburu ikastetxea, Lamilagrosa ikastetxea, Lamuza eskola, […]

Irailaren 21ean Euskaraldiaren aurkezpena Faktorian

Irailaren 21ean Euskaraldiaren aurkezpena Faktorian

Araba mailan soilik bi aurkezpen egingo dira, bat Gasteizen eta bestea Laudioko Faktorian. Ordu beteko ekitaldian Euskaltzaleen Topaguneko arduradunek aurtengo Euskaraldiaren edizioa aurkeztuko dute. bertan izango dira baita Aiaraldeko dinamizatzaileak. Aurkezpena bereziki elkarte eta entitateei zuzenduta dago. Parte hartzeko, aurretik izena eman beharra lotura honetan. Saioa Arabako Foru Aldundiak, Euskaltzaleen Topaguneak, Kuadrillak, Udalek eta herri […]

Izena eman herri batzordeetan, Euskaraldiak bidea egin dezan

Izena eman herri batzordeetan, Euskaraldiak bidea egin dezan

Euskaraldiaren hauspoa herriz herri antolatzen diren herri batzordeak dira. Aiaraldean zabalik da herriz-herri sortu nahi ditugun talde hauetan parte hartzeko izen ematea. Herri bakoitzak dinamizatzaile bat du. Ez galdu aukera eta #euskaraktibatu Arakaldo, Urduña, Orozko, Areta, Arrankudiaga eta Zollon: Amurrio, Laudio, Aiara, Artziniega eta Okondon: