Ospakizuna eta erronka, udalerri euskaldunak Aiaraldean
Igandean, martxoak 26, Arrankudiagan izan ginen, udalerria UEMAn sartzeagatiko ospakizunean. Arrankudiaga eta Zollok hartutako erabakia eta emandako pausua babestu gura izan genuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren izenean. Pausu garrantzitsua izan da, gure eskualdean Orozkorekin batera orain bi udalerri baitira Udal Euskaldunen Mankomunitatean. Erronka, pausu berri honen ostean gehiago etortzea izango da, eskualdean euskaraz bizitzeko aukera izan […]
Arrankudiaga-Zollok UEMAn sartzeko pausua eman du
Larunbata honetan, Azpeitian ospatuko den ekitaldian, Arrankudiaga-Zollo Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuko da. Euskaraz bizitzeko nahian, aurrerapausu garrantzitsua eta erronka ederra Arrankudiaga eta Zolloko herrietarrentzat. Udalak, ekitaldia eta ospakizuna prestatu ditu igande honetarako. Bertan izango da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua ere, ekimenari babesa eman eta erabakiagatik zoriontzeko. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea 1991n sortu zen. Aiaraldeko Udalerrien artean, […]
Aurtengo erronkei heltzeko Kontseilu Orokorra
Martxoaren 9an bildu genuen urteko lehen Kontseilu Orokorra Urduñako Alondegian. Bileran, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideek aho betez onartu zituzten Talde Eragileak aurkeztutako 2022ko balantze ekonomikoa eta 2023rako aurrekontua. Joandako urteko jarduerak errepasatzeaz gain, 2023rako erronkak zehaztu ziren batzarrean. Iaz onartutako 2022-2025 Plan Estrategikoa betetzen jarraitzea eta hori gauzatzeko baliabideak eskuratzeko beharrean jarri zen azpimarra. Halaber, […]
Piztu
Erronka: eskualdeko gazteak euskara hizpide elkartzea. Baina, egun, nork du euskara agendan?! Galdera bota genuen, oraindik bero zetzan (ala hotz, nork daki) euskararen txantxangorriaren hilotz azpira: Guri Bost? Hala, zalantzaz beterik hurbildu ginen hitz-ordura eta erantzunak pilak kargatu zizkigun. Dozena bat gazte elkartu ginen: lehenengo, Euskal Herri mailako bi proiektu ezagutzeko elkarrizketa irekira; gero, mahaiaren […]
Urduñan izango da aurtengo lehen Kontseilu Orokorra
2023ko lehen Kontseilu Orokorra ospatuko du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak martxoaren 9an. Hitzordua Urduñako Alondegian izango da, arratsaldeko 5etatik hasita eta 7ak bitarte. 2022ko balantzea egin eta 2023ko erronkei helduko diegu urteko lehen Kontseilu Orokor honetan. Parte hartzera deituak daude gure elkartea osatzen duten 44 entitateak. Bide batez, gogorarazten diegu gure kideei, informazioa eta egunean banatuko […]