Artziniegako udalbatzak aho betez onartu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak aurkeztutako mozioa. Azaroak 4ko deialdiarekin bat egin eta oldarraldi judizialagatik kezka azaltzen duen testuarekin bat egin dute EH Bilduk eta EAJk. Jada Orozkok, Aiarak eta Urduñak eman dute pausua, gainerako udaletan ere mozioa erregistartuta dago erantzun baten zain.
Urriaren 19ko osoko bilkuran, udalbatza osatzen duten zinegotzi guztien aldeko bozkarekin onartu zen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak azaroak 4ko deialdiaren inguruan aurkeztutako mozioa. Gaia, azken unean sartu ahal izan zengai ordenean eta udalean diren bia alderdie politikoen aldeko boza jaso zuen: EH Bildu eta EAJrena.
Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak manifestaldi nazionala deitu du azaroak 4rako Bilbon arratsaldeko bostetan, euskararen kontrako oldarraldi judiziala salatzeko asmoz. Ekimenarekin bat eginez, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak mozioa aurkeztu du Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Orozko, Arrankudiaga-Zollo, Artziniega eta Arakaldoko Udaletan, bertako udalbatzek adierazpen publikoa egin dezaten eta azaroak 4ko ekimenarekin bat egin dezaten. Orozkon, Aiaran, Urduñan eta Artziniegan jada onartu dituzte mozioak, astelehenean berriz, Laudion eztabaidatuko da osoko bilkuran. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak mozioa herri aurkeztutako udalerri guztietan onartzea espero du.