Erasoei erantzun, egunerokoan eraiki
Hizkuntz eskubideei eraso berri bat, epaitegietatik euskarafobia erakustaldi berri bat, argudio faltsuekin euskara berriz ere baztertua… Euskara hizkuntza zaila dela argudiatu zuen epailearen epai irmoa iritsi da Laudiora eta horri erantzuteko Euskal Herriko Euskalgintza Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak deituta, elkarretaratzea burutu zen atzo, abenduak 21, Laudion. Deialdiak atxikimendu zabala izan du, Euskal Herriko eta […]
Futbolean pausuak emateko pistak
Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainaren baitan jardunaldiak antolatu genituen Amurrion azaroaren 29an. Hiru solasaldiren bitartez futbola eta euskararen arteko harremanak, beharrak eta ezinez aritu ginen talaia ezberdinetatik.
Erantzuteko beharra
Hemen gara berriz…konplikatuak, euskara zaila da!…inposatzaileak, hizkuntza eskubideak?…diskriminatzaileak, en castellano!Bilbo bete genuenak gara eta berriz ere, aterkia irekiko dugu, ari duelako euskarafobia, eskubideen aurkako erasoak, inposizioa…euskararen eta euskaldunon kontrako epai berri bathttps://www.argia.eus/…/eaeko-auzitegi-nagusiak-euskara…Honen aurrean ezin ixilik geratu.Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, herritarrak deitzen ditugu abenduaren 21ean arratsaldeko 6etan Laudioko Plazan elkartzera. Eskualdeko entitateei, eskola komunitateari, sindikatuei, alderdi politikoei… […]
[Errotuladore gorria] “H”-ak ere axola du, ala ez?
Amurrio Izan-ek erakusleihoen lehiaketa antolatu du, baina erakusgai akatsak berriz ere. Lehia txukuna espero da, noizko baina euskara dotorea? Sarean akatsez zipriztindutako testu honek laguntzen du kartela:🎄✨️ Abenduaren 10etik 20ra, Amurrioko Erakusleihoen X Lehiaketa egingo da. Eta hemen dator onena! Zure erakusleiho gogokoena aukera eta haren alde bozkatzeko aukera duzu. Gainera, boto ematean, zozketan parte […]
[Errotuladore gorria] Zehaztasun guztiak zaintzen direnean… euskara salbu
Laudioko Supermerkaturik handienean hartutako irudia bidali digu herritar batek. Nola aurkeztu, nola jarri, zein kolore erabili, zein argiztapen… Zehaztasun guztiak neurtu egiten dira horrelako saltoki batean, horregatik mingarria gertatzen da gure hizkuntzarekiko ardura falta. Euskarak axola du, ala ez? Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… […]
Eguraldia hotz, giroa bero
Abenduaren 3arekin ospatu genuen Aiaraldeko Euskararen Eguna Artziniegan. Tenperatu freskoekin hasi zen eguna berehala berotzen joan zen Artziniegara hurbildu ziren euskaltzaleekin. Goizena goiz mendi buelta abiatu zen Ganzorrotz Mendi taldeko kideek girotuta. 11etan berriz, Builaka batukada eta Sorginlarren kalejiran abiatu ziren, frontoiaren atzekaldean umeen gunea martxan jartzen bitartean Kirikinoren eskutik. Mendizaleek hamaiketakoa hartzen zuten bitartean, […]
Euskaraktibatu zozketako zenbaki saritua
Abenduaren 3an Arztiniegan egindako zozketan, 3203 zenbakia suertatu da saritua. Zenbakia Amurrioko Zaraobe institutuak saldu zuen. Zorionak Santi Hernando!