Jada nahikoa ez ziren baliabideak areago murriztu ditu Amurrioko Udalak
2024ko aurrekontuetan etorri da kolpe berria: orokorra handitu den arren, euskara arloko aurrekontua murriztu egin du Amurrioko udal gobernuak. Gutxienez aurrekontu osoaren %2a euskara alorrera eskaintzea aholkatzen du Eusko Jaurlaritzak, Amurrio %1,51 eta %0,82 artean kokatzen da Aiaraldea hedabideak argitaratu berri duenez. Aiaraldea hedabideak Amurrioko Udal aurrekontuak aztertu ditu eta datu kezkagarriak eman ditu argitara. […]