
Gurasolagun agenda eskualde osora zabaldu da
Arrankudiaga-Zollo, Orozko eta Artziniegara heldu da aisialdian familian eta euskaraz gozatzeko Gurasolagun Agenda ekimena. AEK-k kudeatzen duen programak plan ezberdinak eskaintzen ditu jada eskualdeko udalerri guztietan. Aurten, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren Gurasolekuren bitartez lehen aldiz heldu da ekimena Arrankudiaga eta Orozkora. Hizkuntza ohituretan eragiteko sortu zuen AEK-k Gurasolagun Agenda ekimena, familiei plan ezberdinak eskainiz euskaraz aritzeko […]