Udaleko Euskara Alorrak euskara eta merkataritza irizpide mapa bat argitaratu eta herriko postontzietan banatu du. Bertan 105 denda eta taberna zerrendatuta datoz euskararen aldeko konpromisoak dituztenak eta erdi euskaldunak zein guztiz euskaldunak direnak zeintzuk diren azalduz. Horrez gain euskaraz artatzeko prest dauden merkatari eta tabernarien argazkiak jasotzen dira.


Aldi berean, zenbait dendatan euskarazko oinarrizko esaldiekin eta produktuen euskarazko adierekin afitxak eta esku-orriak jarri dituzte, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.


Euskaraldia
Bi egun barru hastekoa den Euskaraldiaren karietara, Ariguneen zerrenda ere eman dute argitara Amurrion.
