2024ari forma emateko Kontseilu Orokorra
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak apirilaren 10ean Kontseilu Orokorra ospatuko du Amurrioko Euskaltegian. Iazko urtearen balantzea egin eta urte berrirako plangintza aurkeztuko du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bere kidegoaren aurrean apirilaren 10ean arratsaldeko 5etatik aurrera Amurrioko Euskaltegian. Urtea erronkaz beterik dator eta iazko bide oparoan sakontzeaz gain, proposamen berriak ere izango dira mahai gainean. Elkarteak urtean bi Kontseilu […]
730 egun
Nola neurtu dezakegu herri baten aberastasuna? Ohikoak dira datu ekonomiko edo estatistikoetan oinarritzen diren diagnosi kuantitatiboak; baina, neurketa hauetatik guztietatik kanpo geratzen da beti gure herriaren benetako potentzia: ondare kulturala. Lehenik eta behin, beldurrik gabe baieztatu dezakegu euskal kultura bizirik dagoen memoria dela, eta gure sen hau markatzen duen erro bakarra euskara dela. Euskara baita […]
Gure kilometroa
Badator, badator… Martxoak 22 Aiaraldera helduko da KORRIKA!! …eta hauxe gure kilometroa. Erdu gugaz eta #euskaraktibatu.
Bai We Can dinamikara batu da OMNIA, 11 konpromiso hartuta
2023-2027 legegintzaldian euskararen normalkuntza bultzatzeko 11 konpromiso hartu ditu OMNIAk Bai We Can dinamikarekin bat eginez. Laudioko alderdi politikoak 3 zinegotzi ditu eta udal gobernuan parte hartzen du. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak azken udal hauteskundeetan egindako proposamenera batu berri da OMNIA alderdia, Bai We Can dinamikako 11 konpromiso baino gehiago sinatuz. Alvaro Barriosek gidatzen duen taldeak […]
Euskararen Semaforoa, tresna berri bat euskaldunontzat
Euskararen presentzia eta absentzia ikusgarri egiteko; hizkuntza eskubideengan fokua jartzeko; euskarazko kontsumoa, eskaintza eta eskaria bultzatzeko… Guzti hauek xede, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak tresna berri bat jarri nahi du herritarren, elkarteen, entitateen, antolatzaileen eta instituzioen eskura. Praktikoa, argia eta zuzena, berehalako informazioa ematen duena, aurrean dugun eskaintzaren hizkuntza aukerei buruz. Aisialdia, ikastaroak, mintzaldiak, kontzertuak, argitalpenak, jai […]
[Errotuladore gorria] Hizkuntza eskaini, hizkuntza ukatu
Herritar batek helarazi digu kexua: hizkuntza aniztasuna bai baina euskarararentzat lekurik ez. Laudioko Herriko Plazan hizkuntza eskola du Vital Fundazioak. Ingelera, alemaniera eta frantsesa dira aukeran, eta azalpenak ematekon gaztelania noski, baina bertako hizkuntzaren arrastorik? Soilik “fundazioa” hitza. Euskalduna berriz ere arrotza bere herrian. Herri beretik atera gabe, Caixa Bank-en bulegoko argazki hau helarazi digute. […]
Lizitazioa bertan behera uzteko eskatzen diogu Amurrioko Udalari
Euskal hiztunen eskubideak urratzen dituen eta Udalaren Euskara Planaren aurkakoa den kirol instalazioen kudeaketarako lehiaketa publikoa eten dadila eskatzen du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Amurrioko Udalak urtarrilaren 5ean, herriko kirol instalazioen kudeaketa lehiaketara atera zuen erdara hutsez argitaratutako lizitazio baten bidez. Lizitazio horrek duela 7 urte ateratakoan jasotzen ziren hizkuntza eskakizunak ezabatzen ditu. Deialdi hau udalaren […]
Amurrioko kirol-instalazioetako langileek ez dute euskara jakin beharko
Atzera pausu berri bat gure eskualdean. Oraingoan, berria ez dator epaitegitik, Amurrioko Udala bera baita lizitazio baten bitartez atzera pausua ematea erabaki duena, aurreko lizitazioaren hizkuntza eskakizunak ezabatuz. Urtarrilaren 5ean, Amurrioko Udalak, herriko kirol-instalazioen (Udal Frontoia, Reforreko kirol-gunea eta Mendikoko Frontoia) kudeaketa lehiaketa publikora atera du. Duela 7 urte, zerbitzua lizitatzerakoan, langileen %50ak euskaran PL2a […]
Iparrorratza eskuan
Urteberriarekin, bidean galduko garelakoan? Euskararen normalizazioan bultzatzeko xedeak elkartuta, askotariko 44 eragilek sortu zuten tresna eta elkargunea da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua. 2016an abiatutako bidean, ezberdinen arteko elkarlana eta sinergiak sortzea, zein eremu guztietan euskarak aurrera egin dezan indar egitea izan da gure lana eta praktika. Proposamenak egin, ekimenak sortu, praktika onak txalotu, hizkuntza eskubideen defentsan […]