Sin categoría

Birsortze bidean lanean

Birsortze bidean lanean

2021a barrura begirako urtea da Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluan. Bisortze prozesu batean murgilduta gaude; orain artekoa baloratu, bide berriak bilatu, komunikazioa indartu,…. 2022an eraberrituta plazara itzultzeko! Gure kide eta bazkideekin banan banako bilerak egiten bukatzen ari gara. 44 eragilek osatzen dute egun Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua. Erronda aberasgarria izaten ari da eta laster ondorioen berri jakingo dute […]

“EUSKARALDIA: 11 egun euskaraz” Euskara ulertzen dugunok aktibatzera eta antolatzera goaz!

“EUSKARALDIA: 11 egun euskaraz” Euskara ulertzen dugunok aktibatzera eta antolatzera goaz!

Euskaraldia, Euskal Herri osoan, ohiko harremanetan euskararen erabilpena areagotzeko proposatzen dugun ariketa sozial erraldoi bat da. Aurten, 11 eguneko iraupena izango du, azaroaren 23tik abenduaren 3ra alegia, eta euskaraz ulertzen duten guztiei bideratutako ariketa izango da. HELBURUA Aurtengo herri-erronkaren helburu nagusiak hauek dira: Euskararen erabilpena areagotzea Gure harremanetan, hizkuntzarako ditugun inertziak astintzea Herritarren eguneroko harremanetan […]

30 EGUN EUSKARAZ AIARALDEAN! 1.000 AHOBIZI ETA 5.000 BELARRIPREST ARMAIRUTIK ATERATZEKO PREST!

30 EGUN EUSKARAZ AIARALDEAN! 1.000 AHOBIZI ETA 5.000 BELARRIPREST ARMAIRUTIK ATERATZEKO PREST!

Iazko euskararen egunaren bueltan aktibatu genuen euskararekiko konpromiso dinamikari jarraipena ematea erabaki dugu aurten. “Aiaraldea euskaldun” lelopean 2016an egindako dinamikak aurten segida izango du beraz, baina aurten, eskualdeko 9 udalerrietan zabalduko den dinamikan konpromiso oso zehatza eskatuko zaie Aiaraldeko herritarrei: 7 egunez euskaraz bizitzeko konpromisoa hain zuzen ere. HELBURUA Aurtengo herri-erronkaren helburu nagusiak hauek dira: […]

IZAN AHOBIZI EDO BELARRIPREST!!! udako kanpaina amaitu dugu

IZAN AHOBIZI EDO BELARRIPREST!!! udako kanpaina amaitu dugu

Udara bukatzear dago eta guk “Izan Ahobizi edo Belarriprest kanpaina” bukatu dugu. Dagoeneko plazaratu ditugu udazkenean gure artean izango diren Ahobizi eta Belarriprest pertsonaiak. Udako kanpaina hasterakoan buruan genuen helburu nagusia Euskararen egunaren inguruko ekimenaren aurrekanpaina egitea zen, hau da, Ahobizi eta Belarriprestaren ikurrak zabaltzen hasi eta ekimenaren informazioa jaso nahi dutenen izen abizenak, jasotzen […]

2017ko udako kanpaina: IZAN AHOBIZI EDO BELARRIPREST!

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak udako kanpaina abiatu du: AHOBIZI eta BELARRIPREST lagunak aurkeztu dizkigu. Ahobiziak beti euskaraz egiten du, euskaldun diren ezagun guztiekin, eta ezezagunekin lehenengo hitza beti euskaraz egiten du, eta elkarrizketak euskaraz izaten ahalegintzen da beti. Belarriprestak, euskara ulertzen du eta beti euskara entzuteko prest dago, nahiz eta batzuetan berak erdaraz erantzun. Ahobizi eta […]

2017tik 2020ra begira : PLAN ESTRATEGIKOA

2017tik 2020ra begira : PLAN ESTRATEGIKOA

    Aiaraldeko Euskalgintzaren kontseiluak ez du oporrik hartzen eta 2020. urtera begira dago jadanik: Aiaraldea Euskalduna nahi dugu! Argi eta ozen aldarrikatu dugu dagoeneko.     Hori lortzeko gure lana etengabea izango da. Orain lau urtetarako PLAN ESTRATEGIKOAren lanketan murgilduta gaude. 2016ko abenduaren 29an, Euskararen Etorkizuna Aiaraldean gogoeta jardunaldiekin hasi genuen prozesuari jarraipena emanenez, […]

EUSKAL HERRI MAILAN ERE KONTSEILUAK IKUSMIRA SORTU DU

Urtarrilaren 25an, “Euskal herria: zubiak eta palankak” Topaldian parte hartzeko gonbidapena jaso genuen: hainbat esparruetako entitatek euskararen normalizazioan elkarlanean aritzeko kontseilua osatzea ez baita nolabaiteko berria. Topaguneak, zubigintza gai nagusia hartuz, egitarau mamitsua prestatu zuen: “Euskararen Herria: zubiak eta palankak” 2017/I/25 eta 26 Landako ELKARTEGIA. Durango. URTARRILAK 25, ASTEAZKENA 9:00 Harrera eta material banaketa 9:30 […]

EUSKARAREN ETORKIZUNA AIARALDEAN GOGOETA JARDUNALDIA

EUSKARAREN ETORKIZUNA AIARALDEAN GOGOETA JARDUNALDIA

Esperientziak · Praktikak · Diskurtsoak Abenduak 29, osteguna, Amurrioko Reforrean Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua eskualdeko 43 entitatek otsailean eratutako elkarlanerako espazioa da. Eskualdearen euskalduntzea helburu, 2017 urtean Kontseiluaren plangintza estrategikoa osatzea izango da gure hurrengo mugarria. Horretarako, Euskal Herri luze zabalean euskalduntzearen esparruan eman diren esperientzia, praktika eta diskurtso eraginkorrak lehen eskutik ezagutzeko egun osoko GOGOETA […]

EUSKARAREN ALDEKO FLASHMOBA

EUSKARAREN ALDEKO FLASHMOBA

Lortu genuen! Ehunka lagun egin genuen dantza Abenduaren 3an Amurrion. Euskararen eguna denok elkarrekin ozpatu genuen. Aiaraldea Euskalduna lortzeko bidean gara. Flashmobaren bideoa Euskararen etorkizunak zuen kolore beltza baztertu egin dugu eta kolorez bete dugu: Zorionak Aiaraldea!

9 UDALERRIEK ELKARLANEAN AIARALDEA EUSKALDUNTZEKO

9 UDALERRIEK ELKARLANEAN AIARALDEA EUSKALDUNTZEKO

Eskerrik asko abenduaren 3an Amurriora gerturatu zineten guztioi Aiaraldea Euskaldun! Konpromisoak eta Maitasuna! argi eta ozenki aldarrikatzera.  “…eta ideiak dantzan jarri ziren egun batez. Territorio bereko energiak batu eta esku zein ahoak mugimenduan jarri ziren. Nazkaturik zeudelako dagoeneko. Nazkaturik euren hizkuntza pil pilean eduki nahi izan, eta ezinaren ezinean itsututa eta iltzatuta sentitzeaz. Hitza eman […]