AHM

Aniztasuna ez da soilik estatistika kontua, ezta erronka soila ere. Aiaraldean, geroz eta nabarmenagoa da gure herrietan hitz egiten diren hizkuntza kopurua, eta horrek galdera ugari sortzen dizkigu: Zein hizkuntza bizi dira gure kaleetan? Nondik dator jendea? Nola hartu behar ditugu bestelako jatorria dutenak gure komunitateetan? Eta, batez ere, zer roletan kokatzen dugu euskara testuinguru honetan?

Galdera horiei erantzuteko sortu da Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektua. Ez da datu bilketa hutsa: komunitatearen autoezagutza, elkarlana eta gogoeta sustatzea da helburua.

Egitasmoak, beraz, gizarte kohesioa, inklusioa eta ikuspegi pedagogiko eta komunitario jorratzen ditu, euskaratik eta euskaraz abiatuta.