Eguraldi hotzari euskaraktibatuz egin genion aurre Arakaldon
Abenduaren 3an Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak deituta Arakaldon bildu ziren Aiaraldeko euskaltzaleak. Publiko guztientzako egitarau oparoarekin goiz goizetik gauerarte luzatu zen festa. Kontseiluarekin batera Sorginlarren elkartea, Mantxinkorta mendi taldea, Kamaraka pilota elkartea, Laudioko Ikastolako ikasleak, Kirikiño, Patxi eta Konpainia, Joxe Aldasoro, Arrankudiaga eta Urduñako musikariak, Kirikiño, Faktoria, Azkenak itxi dezala DJak, Kalaka jokuak, Burutxaga eta Joxpa […]
Arakaldoko Euskaraktibatu zozketa
Abenduaren 3an Arakaldon ospatutako Aiaraldeko Euskararen Eguneko Euskaraktibatu! zozketako zenbaki irabazlea 2938 izan da. Saria Zuhatzara joan da. Zorionak! Mila esker ekarpena egin duzen guztioi!
Batu eta bultzatu
Aurtengo Euskaraldiaren bukaera dugu gaur, baina ginga bihar jarriko dugu Arakaldon. Hemen ezer ez baita bukatu, egiteko asko dago eta nabarmenak dira ditugun erronkak. Baina lana egitea bezain inportantea da jai egitea. Festa gauza serioa baita eta behar beharrezkoa. Euskaldunok ere gozatzeko gura dugu eta! 2016an Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua jaio eta Aiaraldean euskararen eguna elkarrekin […]
Arakaldoko azokan parte hartzeko deialdia
Abenduaren 3an Aiaraldeko Euskararen Egunaren ospakizuna azoka antolatu dugu Arakaldon 11:30etatik 13:30etara. Luiaondon ekainaean egin genuen gisan, helburua euskaraz sortzen duten aiaraldearrei eta euskara ardatz duten elkarte zein proiektuei ikusgarritasuna ematea da. Bertan parte hartzeko gurekin harremanetan jarri eta ondoko inprimakia bete eta whtas-app edo e-mailez bidali. Eskaerak jasotzeko epea ostiral honetan 11:00etan itxiko dugu. […]
Abenduaren 3an publiko guztientzako egitaraua Arakaldon
Aiaraldeko Euskararen Eguna goizean goiz hasiko gara ospatzen Mendi martxa batekin. Bi ibilbide izango ditu aukeran Mantxinkorta mendi taldeak prestatuta. 8:30etan Arakaldoko plazatik 11 kilometrokoa abiatuko da, Untzueta igoko duena. 9:00etan familia guztiarentzako modukoa izango da, 5 kilometro Arakaldoko inguruak ezagutuz eta bertako ur jauzia bisitatuz. Bi ibilbideak 11etan bukatuko dira Arakaldoko plazan hamaiketako batekin. […]
Arakaldoren txanda heldu da
Ostegunean aurkeztu genuen aurtengo Aiaraldeko Euskararen Eguna. Oraingoan, Arakaldon izango da hitzordua komunitatea batu eta euskara bultzatu xede. Egitarau oparoa prestatu dugu horretarako, publiko guztiak eta adin guztietako pertsonak asetzeko modukoa. Musika, umorea, kirola, mendia, jolasa,.. ezer ez da faltako abenduaren 3an Arakaldon. Euskaraktibatu!
Aurtengo euskararen egunaren aurkezpena, bihar Arakaldon
Bihar azaroak 10, Arakaldoko plazan, 2022ko Aiaraldeko Euskararen Eguna aurkeztuko dugu. Ekimena babestu eta egitaraua ezagutu nahi baduzu, 18:00etan hurbildu Arakaldora. Euskaraldia hasteko aste eskas falta denean Euskaraktibatu!