Euskaraldiak emandako zenbait irudi
Gaur helduko da amaierara 2022ko Euskaraldia. Gure agendan kontsultatu, zenbait herritan bukaera festa antolatu baitute, eta gogoan izan, ginga bihar jarriko dugula Arakaldon! Egun hauetan jasotako zenbait irudi dakartzagu. Euskaraldiaren amaiera heldu den arren, ezer ez da amaitu, egunero euskaraktibatzen jarrai dezagun! Aretan eta Orozkon pilotariek bat egin zuten Euskaraldiarekin. Aretan ekintza anitz antolatu dira […]
Euskaraldiko agenda herriz-herri
Euskaraldia hemen da eta ekitaldiak barra-barra datoz. Bidean ez galtzeko, hementxe izango duzue programazio osoa ikusgai, herriz-herri antolatuta. Deialdi eta ekitaldien berri izateaz gain, txapen banaketa non eta noiz egingo den kontsultatu ahal izango duzue. Egunez egun informazioa eguneratzen joango gara. HitzezEkitekoGaraia da, Euskaraktibatu! AIARA AMURRIO ARAKALDO ARRANKUDIAGA-ZOLLO ARTZINIEGA LAUDIO ARETA OKONDO OROZKO URDUÑA
Euskaraldiak dantzan jarriko gaitu
Ahobizi eta Belarriprest. Mingainak eta belarriak dantzan eta orain… baita gure gorputzak ere! Ainhize Solaun dantzariak aurtengo Euskaraldiko musikarekin koreografia sortu du. Horrezgain, dantza ikasteko bideoa ere prestatu dugu.
Izoria, irlandar euskaldun bat eta Euskaraldia
Aiaran Euskararen Asteburua ospatu zuten pasa den ostiraletik igandera bitartean. Larunbatean urriak 22 Barry Manley irlandar euskaldunaren bakarrizketaz gozatu zuten Izorian, Euskaraldia babesteko argazkiak egitearekin batera. Argazki gehiago hemen.
Euskaraldirako beroketak Amurrion
Larunbatean, urriak 22, Euskaraz Bizi nahi dut eguna ospatu zen giro ederrean Amurrion. Egitarauaren baitan Euskaraldirako photo call-a eta Gurasolekuren ekitaldia egin ziren, Oier Aslaren kontzertu partehartzailearekin.
Euskaraldian aktibatzeko gakoak
Garikoitz Goikoetxea UEMAko euskara teknikari eta kazetariak saioa eskaini zuen Faktorian, urriaren 7an. Euskaraldiaren sortzearen xedeak aletu, egindako bidea aztertu eta edizio berri honetan zergatik parte hartu azaldu zuen. Hementxe duzue ikusgai, Aiaraldea.eus hedabidearen eskutik, egun horretako saio osoa:
Euskaraldiko furgoneta ibiltariak Laudio eta Amurrio bisitatu zituen asteburuan
Euskaraldia badoa bere lekua hartzen gure eskualdeko egunerokoan. Ostiralean Laudion eta igandean Amurrion Euskaraldiko furgoneta ibiltaria izan zen. Bertan informazioa, kamisetak, izen-emateak, musika,… topatu zuten bertaratutakoak. Motorrak berotzen goaz beraz.