Hautagaiei konpromiso eske Sarauben, 4 urte geroago
Maitzaren 3an Sarauben elkartu gara hautagaiei konpromisoak eskatzeko, hizkuntza eskubideak bete daitezela aldarrikatzeko eta instituzioei euskalgintzarekin elkarlana egin dezatela galdegiteko. Duela 4 urte Saraubeko mahaian, 25 alderditako alkategaiekin Bai We Can dinamikaren baitan hartutako konpromisoak aurkeztu genituen. Legegintzaldia bukatuta, zertan dira konpromiso horiek? Galdera horren erantzuna publiko egiten dugun txosten honetan topatuko duzue: Duela lau […]
Nota jarriko diegu
Aiaraldean Udal hauteskundeetarako zerrendak publiko egitean, zerrenda bakoitzari nota jarriko diogu, hautagai euskaldunen presentziaren arabera. Alkategai elebakarra duten zerrendek ez dute gaindituko. Udaletexeetan hizkuntz eskubideak bermatu daitezela nahi dugu. Aurrera-pausuak nahi ditugu euskararen normalkuntzan. Horregatik, ezinbestean, #HautagaiEuskaldunak galdegiten ditugu.
Hizkuntza eskubideak bermatzeko
Tantaka tantaka eskualdeko alkategaiak zeintzuk izango diren jakitera ematen ari dira Aiaraldeko alderdi politikoak. Maiatzeko Udal hauteskundeei begira euskaldunon hizkuntz eskubideak errespetatzea eskatzen dugu. Hautagai euskaldunak eskatzen ditugu. Hautagai euskalduna baita hizkuntz eskubideak berma ditzakeen bakarra, euskalduna elebidun den neurrian herritarrari bere hizkuntzan entzun, ulertu eta erantzun baidiezaioke. Eskubideak bermatzeko, hautagaiak euskaldunak izatea ezinbestekoa da.