Egitasmo berria abian
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua birsortze prozesu betean darama azken hilabeteak, abenduan borobilduko dena. Barrura begirako lanketa horretan buru belarri izanagatik ere, ez diogu zenbait lan ildo estrategikotan ekimenak gauzatzeari uko egin izan ahal. Instituzioen alorrean Bai We Can aktibatu badugu, hezkuntza arloan proiektu berria dakargu: Gurasoleku. 0-5 urte bitarteko haurrak dituzten familien baitan euskararen transmisioa bultzatzea […]