Herri Curriculuma sortzeko: inplikazioa, ilusioa eta begirada
“Begirada bat txertatzea da Herri Curriculuma”, “etengabe josi behar den sare baten modukoa”, “inplikazioa eta ilusioa ezinbestekoak dira”, “gu-tik mundura”,… Hamaika eta bat ohar oparitu zizkiguten Mari Karmen Garrido eta Josu Zubiak, ostiralean, ekainak 16, Faktorian egindako mahainguruan. Aramaioko eta Oñatiko Herri Curriculumak sortzeko prozesuen jakitun eta aritu, beraien esperientziak eta gogoetak gurekin partekatu zituzten, […]
Eredu
Adibide dira, eredu. Arrankudiagako neska futbolariak dira. Futbolean ere euskaraz egin daitekeela erakusten digute. Ez dugu ezinezkorik eskatzen: Aiaraldean Futbola Euskaraz. Kanpainako azken iragarkia duzu honakoa, bertan Arrankudiagako Idarra futbol elkarteko neska taldeko jokalari eta entrenatzailea dira protagonistak. Kanpainari buruz gehiago jakiteko hemen. Kanpainako bideo guztiak lotura honetan: https://labur.eus/jokoz_kanpo