Ez dadila eten… euskaraktibatu!
Jaietan, oporretan, bidaiatzen, aisialdian,… Udan ez utzi alde batera euskara. Ez laga bazterrean gure hizkuntza. Mintzatu ahal den guztietan, ahal den guztiekin. Kontsumitu euskaraz eta kontsumitu euskal kultura: euskarazko musika, antzerkia, literatura, komikiak,… Inplikatu euskalgintzan, hizkuntz eskubideen defentsan,… Udan ez dadila haria eten… #EUSKARAKTIBATU!
Jairik-jai (III) Arakaldo
Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu. Arakaldoko udalerriak bere jai nagusiak uztailean ospatzen ditu. 2022 eta 2023ko datuak alderatuta, atzera pausu nabarmen bat eman dela ikus daiteke dokumentu honetan. Gure hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko, jaietako programazioa osatzerako orduan […]