Lan-taldea handitzeko, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren lan-deialdia
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak lan deialdia plazaratzen du, bere lan-taldea handitzeko asmoz. Astean 13 orduko lanaldia betetzeko langile bat bilatzen du euskalgintzak. Curriculumak azaroaren 10 arte jasoko dira info@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidean. Zehaztasun guztiak dokumentu honetan:
Aiarako udalbatzak aho batez onartu du euskalgintzaren mozioa
Azaroak 4ko Euskal Herriko Kontseiluak antolatutako manifestaldiaren harira eta egunotan gogor jotzen ari den epai oldarraldiaren aurrean, adierazpena onartu du Aiarako udalbatzak ahobetez. EH Bildu, Aiara Batuz eta EAJ-k Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak aurkeztutako mozioa onartuz, azken epaien larritasuna kezkaz jasotzen dutela adierazi eta herritarrak mobilizatzera deitu dituzte. Azken orduetan euskararen aurkako epai berri bat heldu […]