hizkuntza eskubideak

Lizitazioa bertan behera uzteko eskatzen diogu Amurrioko Udalari

Lizitazioa bertan behera uzteko eskatzen diogu Amurrioko Udalari

Euskal hiztunen eskubideak urratzen dituen eta Udalaren Euskara Planaren aurkakoa den kirol instalazioen kudeaketarako lehiaketa publikoa eten dadila eskatzen du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Amurrioko Udalak urtarrilaren 5ean, herriko kirol instalazioen kudeaketa lehiaketara atera zuen erdara hutsez argitaratutako lizitazio baten bidez. Lizitazio horrek duela 7 urte ateratakoan jasotzen ziren hizkuntza eskakizunak ezabatzen ditu. Deialdi hau udalaren […]

Amurrioko kirol-instalazioetako langileek ez dute euskara jakin beharko

Amurrioko kirol-instalazioetako langileek ez dute euskara jakin beharko

Atzera pausu berri bat gure eskualdean. Oraingoan, berria ez dator epaitegitik, Amurrioko Udala bera baita lizitazio baten bitartez atzera pausua ematea erabaki duena, aurreko lizitazioaren hizkuntza eskakizunak ezabatuz. Urtarrilaren 5ean, Amurrioko Udalak, herriko kirol-instalazioen (Udal Frontoia, Reforreko kirol-gunea eta Mendikoko Frontoia) kudeaketa lehiaketa publikora atera du. Duela 7 urte, zerbitzua lizitatzerakoan, langileen %50ak euskaran PL2a […]

Erasoei erantzun, egunerokoan eraiki

Erasoei erantzun, egunerokoan eraiki

Hizkuntz eskubideei eraso berri bat, epaitegietatik euskarafobia erakustaldi berri bat, argudio faltsuekin euskara berriz ere baztertua… Euskara hizkuntza zaila dela argudiatu zuen epailearen epai irmoa iritsi da Laudiora eta horri erantzuteko Euskal Herriko Euskalgintza Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak deituta, elkarretaratzea burutu zen atzo, abenduak 21, Laudion. Deialdiak atxikimendu zabala izan du, Euskal Herriko eta […]