Datozen urteotarako plana

Aiaraldeko eskualdean euskararen normalkuntza erdiestea helburu lan egiten du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Norabide horretan pausuak emateko, era integral batez ekin behar zaiola uste dugu. Hots, arlo bakar batean, talde xede bakarrean indarra jarrita, aurrera egiterik ez dagoela alegia. Horregatik berebiziko garrantzia izan du guretzat, hurrengo lau urteotarako lan ildo bakoitzean aurrera eraman nahi ditugun ekintzak zehaztea, beti ere helburu orokor eta zehatz batera loturik. Praktikoa, zehatza eta zuzena. Hala ondo dugu gure Plan Estrategikoa.

2016an sortu zen gure elkartea eta berehala ikusi genuen gure langintza zuzenduko zuen bide-orri baten beharra. Aurre lan batzuen ostean, determizanioz heldu genion langintza horri 2021ean. 2022an Kontseilu Orokorrean aho betez onartu genuen 2022-25 Plan Estrategikoa.

Elkartearen jardunean itsas-argi izango dugun dokumentuak 7 lan ildo zehazten ditu eta zehar lerro bat:

>> Gazteria

>> Hezkuntza

>> Migranteak

>> Kultura

>> Aisialdia

>> Instituzioak

>> Alor sozioekonomikoa

>> Barne eraketa (zehar lerroa)

Gure nahia da eragile eta norbanakoekin partekatzea plan hau.

Planaren inguruko iritziak, ekarpenak, iradokizunak,… info@aiaraldekoeuskalgintza.eus

Leave a Reply

%d bloggers like this: