Hautagai euskaldunak, eskubideak bermatzeko
Gaur goizean ekimen berria aurkeztu dugu Aiaraldeko Ekintzen Faktorian: Hautagai euskaldunak. Hedabideen aurrean egindako agerraldian, azken hilabeteetan Aiaraldeko Udaletan ordezkaritza duten alderdiei aurkeztutako ekimena publiko egin dugu. Apiriletik, Aiaraldeko 9 udaletan ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako arduradunekin, bitariko bilerak izan ditugu. EAJ, EHBildu, PSE, PP, ADIE, OMNIA, Okondo Aurrera, Aiara Batuz eta Orain Amurrio gure […]
Euskararen betaurrekoekin
Igandeko Udal hauteskundeei begira, lau ekimen garatu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak; euskara agendan jartzeko, alderdiak konpromisoak hartzera bultzatzeko eta herritarrok ahalik eta informazio osatuena izateko. Betaurreko horiek jantzita lau argazki jartzen ditugu mahai gainean. Konpromisoak Aiaraldeko 8* udalerrietako 14 alkategaik konpromiso argiak hartu dituzte euskaren normalkuntzan udaletatik lan egiteko, kanpainan euskara presente izateko eta euskalgintzarekin […]
Argazkiak
Enkoadraketa zehatz bat, une zehatz bat, errealitatearen zati bat jasotzen da argazkian. Errealitatea ulertzen laguntzen digute argazkiek. Presentzia nahiz absentziak informazio iturri dira. Nor, non eta nola. Udal Hauteskundeen baitan lau argazki aterako ditugu, euskararen ikuspegiarekin. Bi jada mahai gainean dira. Herritarrek ahalik eta informazio gehien izan dezaten, boto burujabea gauzatzeko unean. Bat. Hautagai zerrendetan, […]
Hautesle zerrendei azterketa, euskararen betaurrekoekin
Hitzekoak gara eta, gaur, eskualdeko hainbat pertsona esanguratsuren babesarekin*,2022ko apirilean abiatutako Hautagai Euskaldunak ekimenaren emaitzak plazaratu ditugu prentsaurrekoan eta herritar guztien eskura jartzen ditugu gure web gunean. Hasteko gure kritika zorrotza eskualdeko alderdi guztiei. Orain arteko aurkezpen publiko guztietan, zein prentsara igorritako oharretan, ez baitute adierazi hautagai bakoitza euskara mintzatzeko edo ulertzeko gai den. Informazioa […]
Gardentasuna
Gardentasun ariketa eskatzen dugu. Herritarrok, gure bozka burujabe eman dezagun, informazio osatuena behar baitugu. Udal hauteskundeetarako zerrendak aurkeztean, hautagai bakoitzaren informazioarekin batera, pertsona hori euskal hiztuna den edo ez adieraztea eskatzen diegu alderdi politikoei. Eskari zuzen eta argia da. Hizkuntz eskubideak bermatzeko hautagai euskaldunak behar ditugu. Bozka eskubidea burujabe gauzatzeko berriz, informazioa eta gardentasuna. #HautagaiEuskaldunak
Hizkuntza eskubideak bermatzeko
Tantaka tantaka eskualdeko alkategaiak zeintzuk izango diren jakitera ematen ari dira Aiaraldeko alderdi politikoak. Maiatzeko Udal hauteskundeei begira euskaldunon hizkuntz eskubideak errespetatzea eskatzen dugu. Hautagai euskaldunak eskatzen ditugu. Hautagai euskalduna baita hizkuntz eskubideak berma ditzakeen bakarra, euskalduna elebidun den neurrian herritarrari bere hizkuntzan entzun, ulertu eta erantzun baidiezaioke. Eskubideak bermatzeko, hautagaiak euskaldunak izatea ezinbestekoa da.
Laudion, euskararen normalkuntzan eragiteko 16 konpromiso zehatz baino gehiago
2019an abiatutako dinamikari jarraipena emateko, euskararen normalizazioan pausuak eman eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean aritzeko, konpromisoak hartu ditu Laudioko EH Bilduk. Duela lau urte ez bezala, konpromisoak sinatzeari uko egin dio EAJk eta OMNIAk. Bai We Can dinamika abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak duela lau urte, eta pasa den maiatzaren 3an Sarauben balorazioa aurkeztearekin batera, legegintzaldi berrirako konpromisoak […]
Okondon gure hizkuntzaren alde lan egiteko prest
2019an abiatutako dinamikari jarraipena emateko, euskararen normalizazioan pausuak eman eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean aritzeko, konpromisoak hartu dituzte Okondo Aurrerak eta EH Bilduk. Duela lau urte ez bezala, konpromisoak sinatzeari uko egin dio EAJk. Bai We Can dinamika abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak duela lau urte, eta pasa den maiatzaren 3an Sarauben balorazioa aurkeztearekin batera, legegintzaldi berrirako konpromisoak […]
Arrankudiaga eta Zollon, euskararekin konprometituta
Duela lau urte abiatutako dinamikari jarraipena emateko, euskararen normalizazioan pausuak eman eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean aritzeko, konpromisoak hartu ditu Arrankudiaga-Zolloko EH Bilduk. Duela lau urte ez bezala, konpromisoak sinatzeari uko egin dio EAJk. Bai We Can dinamika abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak duela lau urte, eta pasa den maiatzaren 3an Sarauben balorazioa aurkeztearekin batera, legegintzaldi berrirako konpromisoak […]