Gardentasun ariketa eskatzen dugu. Herritarrok, gure bozka burujabe eman dezagun, informazio osatuena behar baitugu. Udal hauteskundeetarako zerrendak aurkeztean, hautagai bakoitzaren informazioarekin batera, pertsona hori euskal hiztuna den edo ez adieraztea eskatzen diegu alderdi politikoei. Eskari zuzen eta argia da.
Hizkuntz eskubideak bermatzeko hautagai euskaldunak behar ditugu. Bozka eskubidea burujabe gauzatzeko berriz, informazioa eta gardentasuna.
#HautagaiEuskaldunak