Argazkiak
Enkoadraketa zehatz bat, une zehatz bat, errealitatearen zati bat jasotzen da argazkian. Errealitatea ulertzen laguntzen digute argazkiek. Presentzia nahiz absentziak informazio iturri dira. Nor, non eta nola. Udal Hauteskundeen baitan lau argazki aterako ditugu, euskararen ikuspegiarekin. Bi jada mahai gainean dira. Herritarrek ahalik eta informazio gehien izan dezaten, boto burujabea gauzatzeko unean. Bat. Hautagai zerrendetan, […]
Hautesle zerrendei azterketa, euskararen betaurrekoekin
Hitzekoak gara eta, gaur, eskualdeko hainbat pertsona esanguratsuren babesarekin*,2022ko apirilean abiatutako Hautagai Euskaldunak ekimenaren emaitzak plazaratu ditugu prentsaurrekoan eta herritar guztien eskura jartzen ditugu gure web gunean. Hasteko gure kritika zorrotza eskualdeko alderdi guztiei. Orain arteko aurkezpen publiko guztietan, zein prentsara igorritako oharretan, ez baitute adierazi hautagai bakoitza euskara mintzatzeko edo ulertzeko gai den. Informazioa […]
Nota jarriko diegu
Aiaraldean Udal hauteskundeetarako zerrendak publiko egitean, zerrenda bakoitzari nota jarriko diogu, hautagai euskaldunen presentziaren arabera. Alkategai elebakarra duten zerrendek ez dute gaindituko. Udaletexeetan hizkuntz eskubideak bermatu daitezela nahi dugu. Aurrera-pausuak nahi ditugu euskararen normalkuntzan. Horregatik, ezinbestean, #HautagaiEuskaldunak galdegiten ditugu.
Gardentasuna
Gardentasun ariketa eskatzen dugu. Herritarrok, gure bozka burujabe eman dezagun, informazio osatuena behar baitugu. Udal hauteskundeetarako zerrendak aurkeztean, hautagai bakoitzaren informazioarekin batera, pertsona hori euskal hiztuna den edo ez adieraztea eskatzen diegu alderdi politikoei. Eskari zuzen eta argia da. Hizkuntz eskubideak bermatzeko hautagai euskaldunak behar ditugu. Bozka eskubidea burujabe gauzatzeko berriz, informazioa eta gardentasuna. #HautagaiEuskaldunak
Hizkuntza eskubideak bermatzeko
Tantaka tantaka eskualdeko alkategaiak zeintzuk izango diren jakitera ematen ari dira Aiaraldeko alderdi politikoak. Maiatzeko Udal hauteskundeei begira euskaldunon hizkuntz eskubideak errespetatzea eskatzen dugu. Hautagai euskaldunak eskatzen ditugu. Hautagai euskalduna baita hizkuntz eskubideak berma ditzakeen bakarra, euskalduna elebidun den neurrian herritarrari bere hizkuntzan entzun, ulertu eta erantzun baidiezaioke. Eskubideak bermatzeko, hautagaiak euskaldunak izatea ezinbestekoa da.
Hautagai euskaldunak, eskubideak bermatzeko
Gaur goizean ekimen berria aurkeztu dugu Aiaraldeko Ekintzen Faktorian: Hautagai euskaldunak. Hedabideen aurrean egindako agerraldian, azken hilabeteetan Aiaraldeko Udaletan ordezkaritza duten alderdiei aurkeztutako ekimena publiko egin dugu. Apiriletik, Aiaraldeko 9 udaletan ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako arduradunekin, bitariko bilerak izan ditugu. EAJ, EHBildu, PSE, PP, ADIE, OMNIA, Okondo Aurrera, Aiara Batuz eta Orain Amurrio gure […]
Bai We Can: konpromisoak betetzeko garaia
2019an alde biko kanpaina egin genuen: herritarrak mobilizatuz eta politikariak interpelatuz. Ez we canĀ“t egoeratik Bai we can-era pasaz. Eskualdeko 25 talde politikok euskararen normalkuntzan aurrera egiteko konpromisoak sinatu zituzten. Azken hilabeteetan, ekimenaren bigarren fasea aktibatu dugu, herriz-herri jarraipen mahaiak deituz. Udal agintariekin eta alderdi politiko sinatzaileekin konpromisoak birpasatu eta egoeraren diagnosia egitearekin batera, aurrera egiteko […]