Aurten Arrankudiaga-Zollon ospatuko dugu elkarrekin euskararen eguna
2016tik Aiaraldean elkarrekin ospatzen dugu euskararen eguna. Aurten, hitzordua bikoitza izango da azaroak 29an Zollon gauez eta abenduak 1 Arrankudiagan egun osoko jaiarekin. Berotzen joateko jada martxan dira bi proposamen: Memealdia 3.0 eta Euskararekin korapilatu zaitez! Egitaraua aurkeztera atera ginen Arrankudiagako plazara barikuan. Euskaldunon komunitatea indartu, elkar ezagutu, saretu, hiztun berriak erakarri, gure hizkuntza bultzatu […]
Aurtengo euskararen egunaren aurkezpena, bihar Arakaldon
Bihar azaroak 10, Arakaldoko plazan, 2022ko Aiaraldeko Euskararen Eguna aurkeztuko dugu. Ekimena babestu eta egitaraua ezagutu nahi baduzu, 18:00etan hurbildu Arakaldora. Euskaraldia hasteko aste eskas falta denean Euskaraktibatu!
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ELKARREKIN ALDARRIKATU
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak aurten Euskararen Nazioarteko eguna elkarrekin aldarrikatzeko erabakia hartu zuen. Hau dela eta, 2016ko abenduaren 3a berezia izango da aurten. Ez da ohiko Euskararen Egun bat gehiago izango. Ziurrenik lehen aldiz, Aiaraldea osatzen duten 9 udalerrietako herritar eta elkarteek elkarlanean antolatu dute aurtengo euskararen eguna. Kanpaina bateratua izan da, bai eta ekimen bateratua […]
Euskararen egunerako informazio praktikoa
Egitaraua Abenduaren 3an adin eta publiko guztiarentzako ekitaldiak izango dira. Mendi-buelta herriaren inguruan izango da eta laster jarriko dugu ibilbidea hemen, baina familian egiteko modukoa izango da. Ibilbidea bukatuta, hamaiketako izango da. Triki-poteoa eta animazioa alde zaharrean izango da eta gainerako eskaintza Toñin Luengas Frontoian, alde zaharraren sarreran. Artzikirola eta sokatirari dagokionez, lehenengo erakustalditxo bat […]
Euskararen errota (erremixa)
Musika: Igon Olaguenaga Hitzak: Izar Mendiguren Erremixa: Jimmy Bidaurreta Koreografia: Ainhize Solaun Musikari gonbidatuak: *Egoitz Uriarte *Chiki Lora *Jurgi Ibarretxe *Xabi Basterra *Sabin Guaresti *Olatz Gartzia *Irati Mendiguren *Garazi Abrisketa *Igor Arzuaga Bideogintza: Komunika 2022ko ekainaren 4an EUSKARAKTIBATU JAIA Luaiondon (Aiara). Abenduaren 4an posible izan ez zena, ekainaren 4ean burutuko dugu: Aiaraldeko Euskarareren eguna elkarrekin […]
Euskararen egunerako bideoklipa eta abestia
2016an aurrenekoz ospatu genuen euskararen eguna elkarrekin gure eskualdean. Amurrioko hitzordua berezia izan zen, Aiaraldeko Euskalgintza Kotseiluaren abiatzea genuen eta oraindik orain dirauen aho zapore gozoa utzi zigun egunak. Bostgarren urteurrena betetzen den honetan, orduko sentipenekin, emozioekin eta ilusioekin konektatu nahi izan dugu. Horregatik hemen da berriz gurekin Euskararen errota aire berriz. Igon Olaguenagak sortutako […]
Euskaren eguna elkarrekin ospatuko dugu abenduaren 4an Luiaondon
Aurtengoan Luiaondo izango da euskaltzaleon topagune, Aiaraldeko Euskararen eguna bertan ospatuko baitugu. Badira 5 urte Amurrion euskararen errotari putz eginez martxan jarri zela Aiaraldeko Eusklagintza Kontseilua. Badugu zer ospatua eta horretarako egun osoko egitarau betea prestatu dugu. Aiaraldea EUSKARAKTIBATU! Abenduaren 4rako hilabete faltan, Luiaondon elkartu ginen Luiaondoko Administrazio Batzarra, Aiarako Udala, Aiarako Kuadrilla eta Aiaraldeko […]
EUSKARAREN ETORKIZUNA AIARALDEAN GOGOETA JARDUNALDIA
Esperientziak · Praktikak · Diskurtsoak Abenduak 29, osteguna, Amurrioko Reforrean Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua eskualdeko 43 entitatek otsailean eratutako elkarlanerako espazioa da. Eskualdearen euskalduntzea helburu, 2017 urtean Kontseiluaren plangintza estrategikoa osatzea izango da gure hurrengo mugarria. Horretarako, Euskal Herri luze zabalean euskalduntzearen esparruan eman diren esperientzia, praktika eta diskurtso eraginkorrak lehen eskutik ezagutzeko egun osoko GOGOETA […]
EUSKARAREN ALDEKO FLASHMOBA
Lortu genuen! Ehunka lagun egin genuen dantza Abenduaren 3an Amurrion. Euskararen eguna denok elkarrekin ozpatu genuen. Aiaraldea Euskalduna lortzeko bidean gara. Flashmobaren bideoa Euskararen etorkizunak zuen kolore beltza baztertu egin dugu eta kolorez bete dugu: Zorionak Aiaraldea!
Abenduaren 1ean erakuslehio goxo bat baliatu nahi?
Abenduaren 1ean Aiaraldeko Euskararen Egunaren ospakizunaren baitan, azoka antolatu dugu Arrankudiagan 11:30etatik 13:30etara. Helburua euskaraz sortzen duten aiaraldearrei eta euskara ardatz duten elkarte zein proiektuei plaza bat eskaintzea da: elkarteek, sortzaileek, entitateak edo eta ikasleek parte hartu dezakete beraz. Horretarako erakusmahaiak jarriko ditugu Oxinburu Aretoko atari itxian. Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, azken eguna azaroak 28 izango […]