[Errotuladore gorria] Atarian jada nahasten bagaituzte…
Laudioko Udaleko atarian hilabete honetan bertan ateratako argazki hau bidali digu herritar batek. Maizegi euskarazko itzulpen eskasekin gastigatzen gaituzte euskaldunok. Euskarazko testu publikoen kalitatea zaindu behar da, edozer ez baita zilegi. Oharra: informazio hau publikatu eta berehala arduradunek egindako akatsa onartu eta kartela kendu dute, zuzentzeko konpromisoarekin. Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, […]
Euskalgintzaren mozioak udalbatza osoaren onespena izan du Urduñan
Gaur goizean, urriak 24, Urduñako Udalbatzak aho betez onartu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak azaroaren 4ko mobilizazioarekin bat egiteko aurkeztutako adierazpena. EAJ eta EHBilduko zinegotzien aldeko bozkarekin onartutako testuak, herritarrak mobilizatzera deitzen ditu eta kezka azaltzen du egungo oldarraldi judizialak euskararen normalizazioan eta biziberritzean eragin dezakeen kaltearekin. Honekin jada 3 dira Aiaraldean azararoaren 4ra begira mozioa […]