Laudioko udal batzak gehiengo osoz onartu du euskalgintzaren mozioa
EHBildu, EAJ eta OMNIAren aldeko 16 botoekin eta PSEren zinegotziaren kontrako bozkarekin, aurrera atera da euskalgintzak aurkeztutako mozioa Laudion. Honenbestez, udal-batzak bere kezka azaltzen du euskararen kontrako oldarraldi judizialaren aurrean eta herritarrak deitzen ditu azaroak 4rako Euskal Herriko Euskalgintza Kontseiluak deitua duen manifestaldian parte hartzera. Egun epaitegietatik euskarak jasotzen dituen erasoak zalatzeko asmoz, Aiaraldeko Euskalgintza […]