Laudioko Udalak Euskararen Semaforoa hizkuntz-irizpide gisa ezartzea erabaki du
Euskararen Semaforoarekin bat egin eta Euskara Planean txertatzeaz gain, Laudioko Udalaren babesa duten ekimenetan inplementatzea adostu du Tokiko Gobernu Batzarrak. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren proposamena onartuz, Laudioko Udalak Euskararen Semaforoa bere jardunean erabiltzeko erabakia hartu du maiatzaren 10eko Tokiko Gobernu Batzarraren bileran. Euskararen presentzia eta ausentzia ikusgarri egiteko kolore kode bat da Euskararen Semaforoa, zeinaren bitartez […]