[Errotuladore gorria] Ikustezina dena, ez da
Ikustezina dena ez da esistitzen edo zer herri litzateke hau euskararik gabe? Izenburu ezberdin asko ekar genezake lerroburura gaur. Esana dugu, baina jarraituko dugu gogorazten, badelako joera bat: kartel beraren bi bertsio egiteko, bat euskaraz eta bestea erdaraz. Euskara diglosia baten bizi da bere lurraldean, euskaldunok gutxienez elebidunak gara… Kartel bi egin baina difusioan erdarazkoa […]