Eskualdea euskararekin korapilatu zen Arrankudiagan
Elkarrekin euskararen eguna ospatzea zen xedea eta ederki bete zen helburua. Egitarau anitzak erakarrita eta tenperatura epelak lagun, eskualdeko udalerri guztietatik hurreratuta, adin guztietako herritarrak hurbildu ziren Arrankudiagara. Giro ezin hobean eta parte hartze handiarekin joan zen eguna, aldarrikapena eta jaia uztartuz. Euskarekin korapilatzeko gonbidapena zabaldu zen Arrankudiagatik eskualdera. 2016an Aiaraldeako Euskalgintza Kontseilua sortu zenetik, […]
Hizkuntza politiken azterketa eta parte hartzea uztartuz
UEMAk, Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bat egin Orozkon Udalaren Hizkuntza Politikan eragiteko. Hiru ekimen uztartuz indarrak batu ditugu: Euskara Plana sortzeko prozesu parte hartzailea, Udalaren Hizkuntz Politikaren azterketa eta Bai We Can dinamika. Orozkoko Euskara Plan Estrategikoa sortzeko xedean, prozesu parte hartzailea bideratu du UEMAk. Euskal herriko Euskalgintza Kontseiluak hilabeteotan Orozkoko […]
Euskaraktibatu zozketako saskia Orozkora
Euskaraktibatu zozketa abenduaren 1ean burutu genuen Arrankudiagan, Aiaraldeko Euskararen Egunaren baitan. Zenbaki saritua 2071 suertatu zen eta txartela Orozko Harana Ikastetxean saldu zuten. Zorionak irabazleari eta mila esker boletoak erosiz eta salduz Aiaraldeko euskalgintza finantzatzen lagundu duzuenoi!