[Errotuladore gorria] Udal langileen kontratuak erdara hutsean
Amurrioko Musika Eskolako langile baten salaketa bikoitza jaso dugu lan kontratua euskaraz eskatu arren erdaraz jaso duelako eta jakinarazpena ere erdara hutsez igorri diotelako. Salaketa Amurrioko Euskara Batzordera heldu zen, baita Musika Eskolako fundazioko presidentearengana eta eskolako idazkari eta ordezkari sindikalarengana. Hala ere, bere eskaerak erantzunik jaso ez duela adierazi du langileak. Egonkortze prozesu baten […]
[Errotuladore gorria] Ez al da atzera pausua?
Abenduaren 13an Urduñako Udalak programatutako umeentzako magia emanaldian gertatutakoarekin kexu dira zenbait herritar. Magiaz eta artez beteriko arratsalde gisa iragarri zuen Urduñako Udalak abenduaren 13an Alhondegian mago ezagun batek eskaini behar zuen emanaldia eta ondorengo marrazki lehiaketako sari banaketa. Bertaratu zen publikoa umeek eta gurasoek osatzen zuten, lehenengoak gehiago zirelarik. Kontuan hartu behar da emanaldia […]
[Errotuladore gorria] Euskara bazterrean utzita
Kulturartekotasuna, aniztasuna… ez da euskara bazterrean uztea, ez da bertako errealitateari bizkar ematea, ez da gutxitua berriz gutxiagotzea… ez da berriz, elebakartasuna bultzatzea. Hori ez. Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk […]