Guri Bost? Topaketarako egitaraua

Larunbat honetan, abenduak 17, Laudioko Faktorian, eskualdeko gazteak deituak gaude euskararen inguruan biltzera. Harremanak sortu, elkar ezagutu, Euskal Herri mailako proiektuak ezagutu, mintzatu, eztabaidatu, proposatu, gogoeta egin,…

Hizkuntzak guri bost? edo, gazteak eta euskara bidaide direla, zerbait piztuko ote da Aiaraldean? Bada interesik? Bada zer eginik? Gazteok, zer esanik ba al dugu? Erantzunaren bila abiatua nahi dugu, gazteak protagonista.

Horretarako larunbat honetako menua:

16:50 Harrera topaketako parte-hartzaileei

17:00 Ongi etorria

17:05 Euskal Herri mailako lau gonbidaturi* elkarrizketa

17:45 Publikoaren galderak

17:50 Etzigarriak bideo laburra

18:00 Mahaingurua taldetxoetan

18:30 Mahai bakarraren bueltan: partekatu, eztabaidatu, proposatu,…

19:00 Ibabe eta Iholdi Beristainen bakarrizketa musikatua

19:30 Jan-edana, elkar ezagutu eta agurra

Gonbituak

Euskal Herri mailako gonbidatuak izango ditugu larunbatean Faktorian. Orotara lau ordezkaria izango ditugu Faktorian. Oraingoz bi emango ditugu ezagutzera:

Etzigarriak proiektuko Ane Zugaza musikari bilbotarra

Euskal Herriko Gazte Euskaltzaleon Sareako Aitor Imaz gazteiztarra

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk

2025eko maiatzaren 19a
2025eko maiatzaren 16a
2025eko maiatzaren 13a