Memealdia

Memealdiak 264 ale bildu ditu

Memealdiak 264 ale bildu ditu

Kirikino Atsededen talde laudiarrak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak euskararen egunaren abaroan antolatutako Memealdiak uzta oparoa bildu du. 264 aleko bilduma ikusgai duzue hemen. Bigarren aldi honen arrakastaren aparretan, Memealdia 3.0 izan izango dela promes egin digute Kirikinoko kideek. Bitartean hemen dituzue bigarren aldiko aintza dastatu duten meme garaileak:

Memealdia otsoaren ahoan

Memealdia otsoaren ahoan

Memealdia 2.0 ekimenaren baitan ekitaldi berezia izango dugu ostiralean, azaroak 10, Amurrioko Gaztetxean: meme proiekzioa, txapa banaketa, Garazi San Martinen bakarrizketa umoretsua, pintxoak,… 19:00etan hasita. Garazi San Martin iruñear aktorearen bakarrizketa umoretsuaren aurrerapen gisa: Memealdian parte hartzeko zalantzak usatzeko, ikusi Kirikino taldeko Ander Fernandezen bideo tutorial hau: Memealdiaren web-a: https://www.kirikinotaldea.eus/memealdia/Jarraitu Memealdia istagramen: https://www.instagram.com/memealdia2.0/