Pasa den larunbatean Aiaraldeko gazteak euskararen inguruan hausnartu, eztabaidatu eta ideiak partekatzera bildu ziren Guri bost? izenburuko topaketetan. Urduña, Amurrio, Aiara, Orozko eta Laudioko hamaika gazte elkartu ziren Faktorian, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak antolatuta.
Lehen zatian Aitor Imaz Gazte Euskaltzaleen Sareko kidea eta Ane Zugaza Etzigarriak ekimeneko kideak elkarrizketatu zituzten.
Elkarrizketa hemen duzue ikusgai:
Ondoren gazteak hausnarrean ibili ziren talde bitan banatuta eta geroxeago ideiak partekatu zituzten mahainguru zabalean.
Bukatzeko Iholdi eta Ibabe Beristain-en bakarrizketa musikatuaz gozatu zuten bertaratuek.
Argazki gehiago eta eguneko kronika hemen.