Larunbata honetan, Azpeitian ospatuko den ekitaldian, Arrankudiaga-Zollo Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuko da. Euskaraz bizitzeko nahian, aurrerapausu garrantzitsua eta erronka ederra Arrankudiaga eta Zolloko herrietarrentzat. Udalak, ekitaldia eta ospakizuna prestatu ditu igande honetarako. Bertan izango da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua ere, ekimenari babesa eman eta erabakiagatik zoriontzeko.
UEMA
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea 1991n sortu zen. Aiaraldeko Udalerrien artean, orain arte, soilik Orozko zen parte. Mankomunitatea Euskal Herri osoko 100dik gora herrik osatzen dute, populazioaren %70eko euskaldun kopurua duten udalerrriak direlarik. UEMAren xedea etorkizuneko Euskal Herri euskalduna eraikitzea da.
Arrankudiaga-Zollon euskaraz bizitzeko eta euskararen normalkuntzarako aurrerapausu garrantzitsua da, UEMAk xede horretarako baliabideak eta esperientzia eskaintzen duelako. Parte izateak euskaraz bizitzeko nahia azpimarratzen du.
Aiaraldean ere, euskararen lurraldea zabalduz jarrai dezagun. Zorionak Arrankudiaga eta Zollo!
Berria egunkariaren gehigarri berezia hemen.