Abenduaren 3arekin ospatu genuen Aiaraldeko Euskararen Eguna Artziniegan. Tenperatu freskoekin hasi zen eguna berehala berotzen joan zen Artziniegara hurbildu ziren euskaltzaleekin. Goizena goiz mendi buelta abiatu zen Ganzorrotz Mendi taldeko kideek girotuta. 11etan berriz, Builaka batukada eta Sorginlarren kalejiran abiatu ziren, frontoiaren atzekaldean umeen gunea martxan jartzen bitartean Kirikinoren eskutik. Mendizaleek hamaiketakoa hartzen zuten bitartean, elkarteen azoka ireki zen Korrikako, Araba Euskarazeko, Sorginlarren, Kirikino eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren materiala salgai jarriz. Hamaika eta erdietan Beste bat triki poteo bikoteak Artziniegako kaleak girotzeari ekin zion.
12tetaik aurrera Bizindar Sokatira taldekoek erakustaldia egin eta publikoari sokatiran aritzeko aukera eskaini zuen. Jarraian Artzikirola elkarteak beste horrenbeste egin zuen, bere kirol espezialitatean.
Ordu bat eta erdiak pasa, ekitaldi nagusia heldu zen. Euskararen Artea erronkari erantzunez Gure Arteko Amako, Laudio Ikastolako eta Okondoko eskolako ikasleek egindako muralak eta Aresketa Ikastolako eskulana izan ziren ikusgai frontoian. Ikastetxeetako ikasleek hitza hartu zen ekitaldian honako mezua zabaldu zuen Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak:
Ekitaldia bukatuta 90 pertsonatik gora eseri ziren mahaira indaba jana egiteko. Ondoren Kalaka egurrezko jolasen gunea ireki zen eta Oier Aslaren Kontzertu Demokratikoan aritzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Atriki Punk eta Jotake Erromeriaren emanaldiek borobildu zuten eguna. Tartean, Otsati elkarteak parrillan eginiko pintxoak eskaini zituen.
Eskualdeko txoko ezberdinetatik etorritako euskaltzaleak bildurik, egun ederraz gozatu genuen Artziniegan, egitarau oparoarekin hotzari irriparrearekin erantzun, euskaragatik burrukatzeaz gain euskararekin gozatzen ere badakigula erakutsiz.
Argazki gehiago hemen.