Azaroaren 23an arrakasta handiz Guri Bost? gazteak euskara topaketaren hirugarren aldia ospatu genuen Urduñan. Ahots berriak ezagutu, erreferenteez hitz egin, poiektu ezberdinen berri izan, hausnarketak partekatu, sareak sortu… xede horiekin eta Urduñako Gazte Asanbladarekin elkarlanean, solasaldia eta bakarrizketa antolatu genuen. Solasaldian ale interesgarri ugari entzun ziren eta publikoak ere bere ekarpena egin zuen. Alondegira 20 gazte batu ziren Leo Bueriberi komunikatzailea gazteiztarra, Josu Lizarralde Tolosako Galtzaundi elkarteko eta Euskarabentura ekimeneko Irune de la Maza eta Alaitz Elizburu entzutera.
Ondoren Urduñako Foru Plazara 100 lagunetik gora elkartu ziren Julen Axperen bakarrizketan. Eguna bukatzeko berriz, zizka mizka batzuen inguruan berbetan geratu ziren gazteak.
Ekimenaren inguruko zehaztasun gehiago hemen.