Igandean Euskaraldiko Furgoneta ibiltariak eskualdea bisitatu zuen, goizean Laudion eta arratsaldean Amurrion geltokia eginez. Materiala, informazioa eta izen ematea egiteko aukera izan zen bertan. Norbanakoez gain entitateek ere eman dezakete izena, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak jada izena eman dutenen zerrendan dago, eta zu?
Maiatzaren 15etik 25era Euskaraldia ospatuko da Euskal Herrian eta Aiaraldean martxan gara jada. Eskualdeko gure bi dinamizatzaileak buru belarri ari dira jada eskualdeko batzorde ezberdinekin lehen bilerak egiten, euskara teknikariekin elkarlanean, lehen ekitaldiak antolatzen eta sare sozialetan informazioa zabaltzen. Hizkuntza ohituretan aldaketa erdiestea bilatzen duen ariketa soziala da Euskaraldia eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa eta garrantzitsua da. Ez galdu aukera!
Norbanakoen izen ematea: https://izenematea.euskaraldia.eus/
Entitateen izen ematea: https://euskaraldia.eus/entitateak/
















