
Urte bete baino gehiagoko hausnarketa partekatuen ostean, Aiaraldeko hezkuntza komunitatea pausu garrantzitsu bat ematera doa. Eskualdeko euskalgintzaren babesarekin astelehenean, ekainak 30, Amurrioko Zaraobe institutuko patioan izango da hitzordua 11:30ean, hedabideetarako ekitaldi irekian.










