Aiaraldea hedabideak erreportaje zabala eskaini dio hezkuntza manifestuari

Euskara gabe ez gara ekimenak interesa piztu du hedabideetan. Gaia luze jorratu berri du Aiaraldea hedabideak erreportaje batean eta hedabide nazional batek gaiaren inguruko erreportajea onduko du egunotan. Horrez gain, atxikimendu gehiago helduko direla aurreratu dezakegu.

Ikasturte berriarekin batera banatu da Aiaraldea Hemen paperezko agerkaria. Barruan ekainaren 30ean eskualdeko ikastetxeek eta euskalgintzak aurkeztutako manifestuaren berri ematen da erreportaje zabal batean. Gaia interesa piztu du eta laster beste hedabide batzuetan ere agertuko da gaia.

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarentzat erronka ekimen hau sozializatzea eta inplementatzea izango da orain. Euskara gabe ez gara manifestua tresna indartsua da, konpromisoak, interpelatzeak eta hausnarketa sakona baitakar. Instituzioek pausuak ematea, familiak kontzientziatzea eta aktibatzea eta ikastetxeetan lanketa eta neurriak zehaztea izango da xedea.

Interesgarriak izan daitezkeen beste artikulu batzuk