Egunotan 0-5 urte bitarteko ikasleak dituzte ikastetxe guztietan saioak egiten ibili gara Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideak: irakasleentzako eta gurasoentzako saioak izan dira. Kontzientziak piztu eta euskalduntzean aurrera egiteko tresnak eta estrategiak ematea xede. Euskara gabe, euskara menperatu gabe, ez baitago eskola ibilbidea arrakastaz burutzerik eta euskalduntze prozesuan ikastetxeek ezin dute bakarrik, familiak inplikatzea ezinbestekoa da.
Ekimen hauez gain bi aurkezpen publiko prestatu ditugu. Lehena Okondon izango da irailak 23 asteartea 17:30etan eskolan bertan. Bigarrena Artziniegan izango da irailaren 25ean 17:30etan frontoiak. Izen ematea berrriz, irailaren 26ra arte izango da zabalik. Informazio guztia hemen.










